Kultura klasikoa
Duela ia 2.000 urteko bainuetxea
Erromatarren garaiko terma batzuk topatu dituzte Auritzen, Nafarroan. Aranzadi zientzia-elkartea indusketa arkeologikoak egiten ari da 2012tik, eta han topatutako arrastoak aztertu eta gero eman dute aurkikuntzaren ondorioen berri. Bainuetxearen aztarnekin batera, eraikin xumeagoen aztarnak eta galtzada baten arrastoak ere aurkitu zituzten. Aldi berean, Ptolomeok eta Estrabonek aipatu zuten  'Iturissa' izeneko hiria ote den ikertzen jarraitzen dute.