Gizakien objektuek gehiago pisatzen dute jadanik Lurreko biomasak baino

Gizakien zama ez da biomasa osoaren %0,01 besterik, baina haren objektuen pisuak gaina hartu dio jada biomasarenari.

Izan ere, 2020. urtean, lehenengo aldiz, gizakiak sortutako objektu artifizialen pisua handiagoa da Lur planetaren biomasarena baino; hau da, 2020a amaitzerako naturak sortutakoak baino gehiago pisatzen zuten gizakiak egindako objektuek: hain zuzen, objektu artifizialek 1,1 bilioi tona edo teratona (Tt) baino gehiago pisatzen dute jada.

2040rako, naturako gaien pisua halako hiru izango da material artifizialena.

Jatorrizko artikuluak