Infografiak
Gazteekin aldatuz doan euskara
Duela 30 urte, Euskal Herriko gazte gehienak erdal elebakarrak ziren, baina, egun, gutxiengoa dira. Euskararen ezagutza unibertsalizatzen ari da apurka, baina horrek ondorio batzuk ekarri ditu: gaitasunak askotarikoak dira; erabilera ez da nahi beste handitzen ari; eta aldaketak izan dira hizkuntzari zaion atxikimenduan.
Nerabe askok ikusten dute pornografia
Save the Children erakundeak eman du datua: pornografia kontsumoa handia da nerabeen artean, eta oso goiz hasten dira ikusten.
Euskal Herriko biztanleria nabarmen handitu da
Gaindegiaren 2020ko ikerketa baten arabera, azken urtean hamarkadako biztanleria hazkunderik handiena izan du Euskal Herriak: 2019ko urtarrilaren 1ean, 3.170.891 biztanle zituen; hau da, urtebete lehenago baino 18.673 gehiago.
Gizakien objektuek gehiago pisatzen dute jadanik Lurreko biomasak baino
Gizakien zama ez da biomasa osoaren %0,01 besterik, baina haren objektuen pisuak gaina hartu dio jada biomasarenari.
Zabortegiaren zigilatze sistemako akatsek eragin zuten Zaldibarko luizia
Eusko Jaurlaritzak eskatutako peritu txostenetan, ondorioztatu dute zabor masak gainditu egin zuela geotestilaren euste ahalmena Zaldibarko zabortegian, 2020ko otsailaren 6an amildu zenean.Â
Bat-bateko geldialdi ekonomikoak hainbat ondorio kaltegarri eragin ditu
Pandemia deklaratu zutenean, 2020ko martxoan, krisi bat hasi zen Euskal Herrian eta munduko herrialde gehienetan, jarduera ekonomikoa geratzeko erabaki politiko kontzientearen ondorioz. Oraindik amaitu ez den beste krisi ekonomiko bat ekarriko du horrek hainbat urtez, eta, okerragoa dena, ondorio kaltegarriak jasanaraziko.Â
Insignis pinua gaixorik, basoak larri
Insignis pinuaren erabilera intentsiboaren eta monolaborantzaren aldeko hautua egin dute azken hamarkadetan Euskal Herriko ardatz atlantikoan, bereziki Bizkaian eta Gipuzkoan. AEBetako Kaliforniatik ekarritako zuhaitzek basoen %15 inguru betetzen dute gaur egun, baina oso modu ezberdinetan banatuta daude: Gipuzkoan eta Bizkaian gehien zabaldu den espeziea da; Nafarroan eta Araban, aski mugatua da; Ipar Euskal Herrian, alerik ez da.
NASAren ‘Perseverance’ ibilgailuak Marten lur hartu du
Marteko esploratzailea iritsi da helmugara, operazio korapilatsu bat egin eta gero. Haren helburu nagusiak iraganeko bizitza arrastoak bilatzea, Planeta Gorria hobeto ezagutzea eta etorkizunean hara gizakiak bidali ahal izateko esperimentuak egitea dira. Euskal Herriko teknologiak eta ikerkuntzak ere hartu dute parte operazio berri honetan: Sener eta AVS ingeniaritza enpresek eta EHUko bi ikerketa taldek.