Biologia-Geologia
Mamut baten arrastoak aurkitu dituzte Izturitzeko kobazuloan
Duela 30.000 urte inguruko mamuten, beste hainbat animaliaren eta tresnen arrastoak aurkitu dituzte Donamartiriko Izturitze haitzuloan. Garai hartan arraroa zen Euskal Herrian mamutak ehizatzea. Europako lehen Homo sapiens-en arrastoak ez ezik, Neandertalgo gizakiren arrastoak ere badaude, adituen ustez.Â
Nerabe askok ikusten dute pornografia
Save the Children erakundeak eman du datua: pornografia kontsumoa handia da nerabeen artean, eta oso goiz hasten dira ikusten.
Gizakien objektuek gehiago pisatzen dute jadanik Lurreko biomasak baino
Gizakien zama ez da biomasa osoaren %0,01 besterik, baina haren objektuen pisuak gaina hartu dio jada biomasarenari.
Irakurtzen ikasteko prozesua argitzeko ikerketa bat abiatu du BCBL zentroak
BCBL Basque Center on Cognition, Brain and Language ikerketa zentroak abian du Dysthal proiektua, D ereduko haur eta nerabeen irakurketa estrategiak ikertzeko eta irakurketa prozesuan parte hartzen duten mekanismo neurobiologikoak ikusteko. Gipuzkoako 9-16 urte bitarteko mila haur eta neraberekin egingo dute ikerketa.
Marteko lehen irudiak bidali ditu Txinako 'Zhurong' ibilgailuak
Marten ondo lur hartzea lortu duen bigarren herrialdea da Txina. Lehen saioan lortu du, bederatzi minutuan. Argazkietan ikusten denez, Zhurong-ek eguzki plakak zabaldu ditu, haien bidez energia lortzeko. Behin jaitsiera moduluak lur hartuta, haren gaineko rover motako ibilgailua jaistea falta da orain.
Zabortegiaren zigilatze sistemako akatsek eragin zuten Zaldibarko luizia
Eusko Jaurlaritzak eskatutako peritu txostenetan, ondorioztatu dute zabor masak gainditu egin zuela geotestilaren euste ahalmena Zaldibarko zabortegian, 2020ko otsailaren 6an amildu zenean.Â
Fernando Valladares: «Espezie aberastasun handiko ekosistemak dira gure txertorik onena»
Aspalditik NBEk iragarritakoa bete da COVID-19aren pandemiarekin. Etorkizunean halako gehiago izan daitezkeela eta, natura babestearen garrantzia azpimarratu du Fernando Valladares Ros ekologoak. Etorkizunean pandemiarik ez izateko, naturarekin dugun harremana aldatu egin behar dugu, haren iritziz.Â
NASAk Ilargian ura dagoela baieztatu du
Azken behaketen arabera, satelitean izotz erreserba handiak daude, eta baliteke funtsezkoak izatea hara egingo diren misio tripulatuetan, edateko ura lortu ahal izango baita. NASAk asmoa du Ilargirako misio bat egiteko 2024. urtean. Ura izoztuta mantendu da Ilargiko Clavius kraterrean, Eguzkiak inoiz ez baitu han jotzen.
Fosfanoa topatu dute Artizarrean
Galesko Cardiff hiriko unibertsitateko zientzialari talde batek fosfanoa (PH3) izeneko gasa atzeman du Artizarreko atmosferan. Jakin-min handia piztu du aurkikuntzak, gas hori prozesu biologikoen ondorioz sortzen delako Lurrean. Hala ere, ikertzaileek nabarmendu dute PH3 atzeman izana ez dela biziaren froga sendoa, «baizik eta azaldu gabeko kimika anomalo batena».