Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
Guk, euskaraz; Twitch-ek zergatik ez?
Twitch sare sozialak euskara hizkuntza gisa onartzeko eskatu dute 4.000 lagunek baino gehiagok; orain, Twitchen esku dago aukera hori zabaltzea.
Zuzenekoak egiteko sare sozial bat da Twitch, eta, zuzeneko hori egin aurretik, zer hizkuntzatan ariko den hautatu behar du streamer edo twitzlariak. Gaur-gaurkoz, euskara ez dago aukeren artean.
Bideo jokoengatik egin da ezaguna plataforma, baina denetariko jarduerak ikus daitezke bertan.
Euskaraz geroz eta gehiago ari dira twitzlariak.