Literatura
'Fiesta. Eguzkia jaikitzen da' euskaratu du Koro Navarrok
Literatura Unibertsala bilduman plazaratu dute Ernest Hemingwayren 1926ko eleberri ezaguna. Anjel Lertxundik jantzi du argitalpena, hitzaurre batekin. Idazle estatubatuarraren idazkera goraipatu dute Navarrok eta Lertxundik. Besteak beste, liburuan ageri den errealismoaren dohaina.
Joseba Sarrionandia idazlea Euskal Herrira itzuli da
2020ko apirilaren 19an etorri zen Euskal Herrira Joseba Sarrionandia idazlea, 1985ean Martuteneko espetxetik ihes egin eta erbestean denbora luzea igaro ondoren. Idazleak lau hamarkada zeramatzan bere sorleku Iurretan (Bizkaia) egon gabe.
Duela 500 urte idatzitako euskarazko poema bat aurkitu dute
Ezagutzen den euskarazko lehen testu lirikoa izan daitekeena aurkitu dute Oñatin, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan. Eskuizkribu anonimoa da, eta 1508. eta 1521. urteen artean idatzia dela uste dute hura ikertzen ari diren adituek. Uste dute «euskaraz gorde diren poemarik zaharrenak» direla.