Bideoak
Legez kanpo itzularazten dituzte migratzaileak Europaren atarian
Europara heltzeko bidean, 3.000 migratzaile daude harrapatuta Bosnia eta Kroazia arteko eremuan. Hortik, bidaia arriskutsu bat egiten dute Italiara heltzeko. Baina Kroaziako Poliziak, atzeman, eta legez kanpo itzularazten ditu; askotan, indarkeria erabiliz. BERRIAk haien lekukotasunak bildu ditu, tokian bertan.
Euskarari eguneroko prentsa eman ziotenekoa
Eskatzeari utzi, eta egiten hasi; ideia bat zena, errealitate bihurtu. 2020ko abenduan bete dira 30 urte euskaldunek Euskaldunon Egunkaria-ren lehen zenbakia esku artean hartu zutenetik, eta, geroztik, ez dute askatu.Â
Ruandako genozidioa, bertan bizi izandakoen begietatik
1994ko apiriletik uztailera arte iraun zuen Ruandako genozidioak. Kalkulatzen dutenez, 800.000 eta 1.000.000 lagun artean hil zituzten.Â
Lourdes Iriondo, izar bat itzalean
2020ko abenduan hamabost urte bete dira Lourdes Iriondo kantaria hil zela (Donostia, 1937 - Urnieta, Gipuzkoa, 2005). Bakarlari izarra, Ez Dok Amairuren akuilua eta euskal kantagintzaren erreferentea izan zen 1965etik 1978ra bitartean. Behinola izan zuen itzala itzalpean geratu da, baina.
NASAk Ilargian ura dagoela baieztatu du
Azken behaketen arabera, satelitean izotz erreserba handiak daude, eta baliteke funtsezkoak izatea hara egingo diren misio tripulatuetan, edateko ura lortu ahal izango baita. NASAk asmoa du Ilargirako misio bat egiteko 2024. urtean. Ura izoztuta mantendu da Ilargiko Clavius kraterrean, Eguzkiak inoiz ez baitu han jotzen.
Euskarazko hip-hopa: 20 urte, 20 diskotan
Selektah Kolektiboak 2000. urtean atera zuen lehen diskoa, eta lan hori jo ohi da euskarazko lehen hip-hop lantzat. Hogei urtez adarkatuz eta egonkortuz joan da estiloa, eta mugimendu horren parte diren bi kidek, Odei Barrosok eta Eneko Axpe 'Maisha MC’-k, hogei diskotan laburbildu dituzte euskarak rapean eman dituen bi hamarkada horiek BERRIArentzat.
Jose Luis Zumeta margolariaren hamar argazki bereziri ohar jakingarriak egin dizkie Usoa Zumetak
Baziren 25 urte Zumeta aita-alabak elkarrekin lanean ari zirela. Jose Luis 2011n Gaintzatik (Nafarroa) Donostiako Grosera bizitzera joandakoan, gainera, bien artean Zumeta Arte Estudioa zabaldu zuten, Usurbilgo Txikierdi auzunean (Gipuzkoa). Harrezkero, han eta Buenos Airesko estudioan jardun zuen lanean Jose Luis Zumetak, 2020ko apirilaren 23an hil zen arte.
Joseba Sarrionandia idazlea Euskal Herrira itzuli da
2020ko apirilaren 19an etorri zen Euskal Herrira Joseba Sarrionandia idazlea, 1985ean Martuteneko espetxetik ihes egin eta erbestean denbora luzea igaro ondoren. Idazleak lau hamarkada zeramatzan bere sorleku Iurretan (Bizkaia) egon gabe.