Iritziak
Kale izendegia
Txakur Gorria sormen taldeko Ane Labaka Maiozek eta Mari Arbeo Astigarragak egunkariaren orrialde oso bateko iritzi artikulua osatu dute Euskal Herriko hainbat emakumezko esanguratsuren izen-abizenak bata bestearen atzetik jarrita, «Kale izendegia» izenburupean. Kirolariak, irakasleak, politikariak, indarkeria matxistaren biktimak... zerrenda askotarikoa da oso.
Urtebete
Urtebetean COVID-19ak eragindako pandemiak gizartean izan duen eraginaz idatzi du Onintza Enbeita bertsolariak. Herritarrek izan dituzten zenbait jokaera kritikatu ditu, eta kezka agertu du pandemian galdu diren eskubideen inguruan.
Eskola egunak
Ikastolen sorrerari buruz telebistan emandako erreportaje bat ikusteak eragin dizkion hausnarketez egin du artikulua Juan Luis Zabala idazleak. Uste du, besteak beste, ikastola haiei esker lortu zela euskarari eustea.