Emakumeak eta generoa
Rocio Carrasco ote gara?
Espainiako telebista kate batean emaniko elkarrizketan pertsonaia ezagun batek eginiko salaketa kasua dakar lerrootan aztergai Samara Velte kazetariak. Zehazki, indarkeria matxistaren biktima baten salaketa. Prentsa arrosa izenekoan oso ezaguna den pertsonaia horren adierazpenek hauspotuta, %30 igo ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan biolentzia matxista salatzeko telefonora eginiko deiak: hori azpimarratu, eta zergatia zein izan daitekeen azaldu Veltek.
Uxue Alberdi: «Guk bizi izandakoak ez ditugu guk soilik bizi izan»
Espazio publikoa hartzen duen emakumearen kontrako indarkeria hogeita bi ardatzetan aztertu du Uxue Alberdik (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984)Â Kontrako eztarritik liburuan. Bertsolarien bizipenak abiapuntutzat hartuta, baina sakonago ulertuz. 2020an Literaturako Euskadi saria jaso du, saiakeran.
Trantsitu bi, helburu bera: norbera izatea
German Urteagak eta Ibane Imazek euren bidea egin dute jaiotzean ukatu zieten identitatearen bila. Trantsitu bat egin dute biek, baina oso esperientzia desberdinak izan dituzte. German Urteaga mutil transgenero bat da. Baginarekin jaio zen, baina gizonezkoa da. Ibane Imaz emakume transexual bat da. Zakilarekin jaio zen, baina emakumezkoa da. Imaz sexuz aldatu zen, baina Urteaga ez, mutila izan arren gustura dagoelako bere baginarekin.
Kale izendegia
Txakur Gorria sormen taldeko Ane Labaka Maiozek eta Mari Arbeo Astigarragak egunkariaren orrialde oso bateko iritzi artikulua osatu dute Euskal Herriko hainbat emakumezko esanguratsuren izen-abizenak bata bestearen atzetik jarrita, «Kale izendegia» izenburupean. Kirolariak, irakasleak, politikariak, indarkeria matxistaren biktimak... zerrenda askotarikoa da oso.
Miren Guillo Arakistain: «Hilekoaren ideologia bera baztertzailea da»
Hamar urte baino gehiago daramatza Miren Guillok (Elgoibar, 1983) hilekoaren politikak ikertzen, eta horren guztiaren emaitza da egin duen tesia.Â
Bide luzea egin du horra iristeko: gorputza ardatz hartuta, 36 pertsona elkarrizketatu ditu sakon, eta hainbat garaitan eta askotariko ekintzetan parte hartuz egin du behaketa lana.
Uste du gizarteko desberdinkeria sozialek areagotu egiten dutela hilekoaren estigma.
Hilekorako produktuak doan banatuko dituzte Ipar Euskal Herriko unibertsitateetan
2021-2022ko ikasturtetik aurrera, menstruaziorako produktuak doan lortzeko makinak ipiniko dituzte unibertsitateetan eta ikasle egoitzetan. Zenbait taldek egindako ikerketa baten arabera, ikasleen herenek laguntza behar dute produktu horiek erosteko. Eskozian eta Zeelanda Berrian ere antzeko neurriak hartu dituzte pobrezia menstrualari aurre egiteko.