Memoria historikoa
Sorginen mitoa, edo nola estali jazarpen politiko bat
Asisko Urmenetak 'Sugarren mende' album ilustratua ondu du, Helena Xuriok egindako ikerketetatik abiatuta. Sorgin ehizek motibazio «politikoa» izan zutela azaltzea izan da helburu nagusia. Inkisidoreek ezarritako etiketei muzin eginez, jazarpena jasan zuten herritarren irudia garbitzeko eta memoria historikoa berreskuratzeko saiakera bat da liburua.
Kale izendegia
Txakur Gorria sormen taldeko Ane Labaka Maiozek eta Mari Arbeo Astigarragak egunkariaren orrialde oso bateko iritzi artikulua osatu dute Euskal Herriko hainbat emakumezko esanguratsuren izen-abizenak bata bestearen atzetik jarrita, «Kale izendegia» izenburupean. Kirolariak, irakasleak, politikariak, indarkeria matxistaren biktimak... zerrenda askotarikoa da oso.
36ko gerran hildako alde bietako herritarren datuak webgune batean bildu dituzte
Eusko Jaurlaritzaren Gogora institutuak sarean jarri ditu 36ko gerran hildako 21.000 herritarren datuak:Â Errepublikanoen aldean hildakoak eta frankisten aldean hildakoak agertzen dira.Â
Oraindik ez dakite 7.795 biktima non dauden lurperaturik. Hori dela eta, herritarrei dei egin diete daukaten informazio guztia eman dezaten. Zenbait biktimaren senideek datu okerrak topatu dituzte webgunean.