Balio etikoak
Nerabe askok ikusten dute pornografia
Save the Children erakundeak eman du datua: pornografia kontsumoa handia da nerabeen artean, eta oso goiz hasten dira ikusten.
Hil-kanpaiak airearen zabuan
Pandemiari buruz dihardu Anjel Lertxundi idazleak testu honetan. Gizarteak hasieran erakutsi zuen adorea ahulduz joan dela kontatzen du, sufrimenduaren eta galeraren kronika eginez. Ugariak dira testuan literatur obra eta pertsonaia ezagunei egiten dizkien erreferentziak; giza portaeraren adibidetzat aukeratu bide ditu, ehunka urtetan eta munduko hainbat herrialdetan errepikatu izan baitira.
Bakardadeaz
Bakardadeari buruz ari da lerroetan Goizalde Landabaso kazetaria. Pandemiak behartuta, bakardadea areagotu egin da, Landabasok dioenez, baina uste du osasun larrialdiaren aurretik agertzen hasiak zirela gero eta gizarte bakartuagoan bizi garen zantzuak. Munduko hainbat herrialdetako gobernuek bakardadeaz hausnartzeko hartu dituzten neurriak aipatu ditu, iritzi baitio bakardadeari era kolektiboan soilik egin dakiokeela aurre.
Rocio Carrasco ote gara?
Espainiako telebista kate batean emaniko elkarrizketan pertsonaia ezagun batek eginiko salaketa kasua dakar lerrootan aztergai Samara Velte kazetariak. Zehazki, indarkeria matxistaren biktima baten salaketa. Prentsa arrosa izenekoan oso ezaguna den pertsonaia horren adierazpenek hauspotuta, %30 igo ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan biolentzia matxista salatzeko telefonora eginiko deiak: hori azpimarratu, eta zergatia zein izan daitekeen azaldu Veltek.
Ezkutuko ehiza: ustelkeriak eta beharrak ahalbidetzen duten aberatsen gutizia
Roberto Fraile eta David Beriain kazetariak ezkutuko ehizari buruzko dokumental bat egiten ari zirela hil zituzten, Burkina Fason. Pertsonen, armen eta drogen trafikoaren ondoren, urtero diru gehien mugitzen duen legez kanpoko jarduera da ezkutuko ehiza. Jarduera horren kontra eta eragiten dituen kalteak konpontzen dihardute, besteak beste, Kongoko Errepublika Demokratikoan.Â
Sandra Piñeiro, anorexiaren kontra arraunean
Sufrimenduaren oinazean kateatu, eta elikadura nahasmendua izan du Sandra Piñeiro Orioko arraunlariak. Inguruko jendearen babesari esker ilunpetik ateratzea lortuta, liburu batean bildu nahi ditu prozesuan bizi izandako egoerak, tabutzat jotzen den gaixotasun hori normalizatzeko xedez.
Ruandako genozidioa, bertan bizi izandakoen begietatik
1994ko apiriletik uztailera arte iraun zuen Ruandako genozidioak. Kalkulatzen dutenez, 800.000 eta 1.000.000 lagun artean hil zituzten.Â
Zenbat balio du benetan Zarako jertse batek?
Zararako lan egiten duten ekoizleek erdia baino gutxiago jasotzen dute jantzi bakoitzeko, Suitzako ikertzaile talde batek kalkulatu duenez. Ikerketa beren kabuz egin dute, Zarak ez baitie eskatutako informaziorik eman.Â
Amona bat adoptatu
Zaharren eta gazteen arteko harremanaren balioaz ari da artikulu honetan Jose Mari Pastor kazetari eta EHUko irakaslea. Gogoeta egin du nola hobetu daitezkeen pandemiaren ondorioz agerian geratu diren egoerak; besteak beste, bakardadea.Â