Migrazioa
Legez kanpo itzularazten dituzte migratzaileak Europaren atarian
Europara heltzeko bidean, 3.000 migratzaile daude harrapatuta Bosnia eta Kroazia arteko eremuan. Hortik, bidaia arriskutsu bat egiten dute Italiara heltzeko. Baina Kroaziako Poliziak, atzeman, eta legez kanpo itzularazten ditu; askotan, indarkeria erabiliz. BERRIAk haien lekukotasunak bildu ditu, tokian bertan.
Javi Julio: «Ezin daiteke normalizatu jendea itsasoan hiltzen ikustea»
Greziako Lesbos uhartean errefuxiatuen erreskate batean bizi izandakoa oinarri hartuta, ‘Aita Mari’ dokumentala ondu du Javi Julio zinemagile eta argazkilariak (Donostia, 1978). Itsas Salbamendu Humanitarioko kideekin batera joan zen, argazki kamera eskuetan hartuta. Gizarteari errefuxiatuen errealitatearen berri eman eta eskuin muturreko alderdiek zabaltzen duten diskurtsoaren alternatiba izatea lortu nahi dute.
Balmasedar bat New Yorkeko etxe orratz batean
Natxo Ibarguen izena zuen Rockefeller Center eraikineko habe baten gainean ageri den gizonak —ezkerretik hasita bigarrenak—. Igeltseroa zen, eta 1919. urtean egin zuen alde Argentinara, soldadutzatik ihesi. 1925. urtetik aurrera bizi izan zen New Yorken.
Hego Euskal Herrian 12.600 haur inguru bizi dira egoera irregularrean
Hego Euskal Herrian paperik gabeko 12.621 ume eta gaztetxo daude; Europako Batasunetik kanpoko jatorria duten familietako haur guztien %25,91 dira horiek. Hots, Hego Euskal Herriko familia migratzaileetan bizi diren lau umetik bat egoera irregularrean dago. Askotan, zailtasunak izaten dituzte osasun edo hezkuntza sisteman sartzeko. Save the Children taldeak proposatzen du erregularizatu ditzatela seme-alaba adingabeak dituzten heldu migranteak.
Hil edo biziko bidaia baten kronika
Elkarrekin idatzi dute 'Miñan' liburua: Ibrahima Baldek ahoz, eta Amets Arzallusek eskuz. Irunen ezagutu zuten elkar, 2018an, anaiaren bila hasitako «abenturak» haraino eraman baitzuen Balde. Bata bertzeari galdezka aritu dira: elkarren arteko harremanaz, migrazio prozesuez, paperez, Europaz, itxi gabeko zauriez, familiaz, literaturaz... Bizitzaz, finean.