Gorputz hezkuntza
Sandra Piñeiro, anorexiaren kontra arraunean
Sufrimenduaren oinazean kateatu, eta elikadura nahasmendua izan du Sandra Piñeiro Orioko arraunlariak. Inguruko jendearen babesari esker ilunpetik ateratzea lortuta, liburu batean bildu nahi ditu prozesuan bizi izandako egoerak, tabutzat jotzen den gaixotasun hori normalizatzeko xedez.
Herri kirolen eskolak, gazteak plazara ateratzeko
Herri kirolek ikusgaitasun gutxi dutela eta, mundu txiki horretan dabiltzanek lan handia dute etorkizuna bermatzeko. Etxeko transmisiotik harago oihartzun handiagoa sortzeko eta gazteak erakartzeko xedez, Euskal Herri osoan badira han-hemenka herri kirolen eskolak eta gazteei zaletasuna transmititzen diharduten kirolari beteranoak.
Eneko Lanbea: «Zoriontsu nintzateke nire borrokak balio badu ondorengoek bide samurragoa izan dezaten»
Euskal Herrian gimnastika erritmikoaren mailari gorenean ari diren lau gizonetako bat da Eneko Lanbea; maila nagusiko Espainiako Txapelketa irabazi zuen 2020ko azaroan. Baina ezin du nazioartean lehiatu, gimnastika erritmikoa baita olinpiar kirol bakarra non gizonezkoak zein emakumezkoak ez diren lehiatzen nazioarteko txapelketetan. Estereotipoei aurre eginez egin du bere bidea, eta berak utzitako arrastoa gazteagoentzat baliagarria izango dela uste du.