Klima larrialdia
Iñaki Petxarroman: «Klima aldaketa ez ezik, bioaniztasunaren galera ere eten egin behar da»
Klima larrialdiari buruzko liburu bat idatzi du BERRIAko kazetari Iñaki Petxarromanek (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1973). Aldaketa biofisikoei buruzko datuak bildu eta trantsizio ekologikoaren bidea aztertu du, eta COVID-19ak eragindako osasun krisiarekin ere lotu du ingurumenaren auzia. Uste du krisia ez dela klimatikoa bakarrik: «Bioaniztasuna galtzen ari gara; biziari eusten dioten baldintzak kolokan daude».
Hidrogenoarentzako gasbide bat eraiki nahi dute Bilboko portutik Zorrotzaurreraino
Hidrogenoaren Euskal Korridorea eratu dute 75 erakunde eta enpresak. Asmoa da urtean 20.000 tona hidrogeno ekoiztea, eta karbono dioxido isuriak milioi eta erdi tona murriztea urtero. Horri bide emateko eraiki nahi dute gasbidea Bilboko portutik Zorrotzaurreraino, ibaiaren azpitik. Gobernuz kanpoko erakunde batzuen iritziz, ordea, gasbide jabeen iraupen estrategia besterik ez dira hidrogenoari eman nahi dizkioten erabileretako batzuk.
Behiek sortzen duten metanoa nola gutxitu ikertzen ari dira
Esne behiek sortzen eta isurtzen duten metanoa gutxitzeko ikerketa batean, ondorioztatu dute behien metano isuriak %20 gutxitu daitezkeela bai hautaketa genetikoaren bidez, bai elikaduran liho irina erabilita.
Behiek digestio prozesuan sortzen dute metanoa, eta gorputzetik kanporatzen dute gero. Horrek ondorio kaltegarriak sortzen ditu ingurumenean, berotegi efektua areagotuz.