Ekonomia-Ekintzailetza
Zenbat balio du benetan Zarako jertse batek?
Zararako lan egiten duten ekoizleek erdia baino gutxiago jasotzen dute jantzi bakoitzeko, Suitzako ikertzaile talde batek kalkulatu duenez. Ikerketa beren kabuz egin dute, Zarak ez baitie eskatutako informaziorik eman.Â
Bat-bateko geldialdi ekonomikoak hainbat ondorio kaltegarri eragin ditu
Pandemia deklaratu zutenean, 2020ko martxoan, krisi bat hasi zen Euskal Herrian eta munduko herrialde gehienetan, jarduera ekonomikoa geratzeko erabaki politiko kontzientearen ondorioz. Oraindik amaitu ez den beste krisi ekonomiko bat ekarriko du horrek hainbat urtez, eta, okerragoa dena, ondorio kaltegarriak jasanaraziko.Â
Autogintza hasia da nabaritzen erdieroaleen osagaien eskasia
Mundu mailako arazoa da, eta sektore ekonomiko gehiagori eragin die, hala nola automozioko, telefoniako eta aparatu elektronikoen arloko ekoizleei. Finean, digitalizazio handiko sektoreei.
Klik egin eta agindu bat ematen den bakoitzean, erdieroaleek bidea zabaltzen diote bilatzen den erantzuna emateko gai den mekanismoari. Txikiak izanagatik, atzean duten teknologia oso konplexua da.
Soldata finlandiar bat
Finlandian, oinarrizko errenta unibertsala probatu dute 2017an eta 2018an, eta, behin-behineko ondorioen arabera, dirua jaso duten 2.000 pertsonek estres gutxiago eduki dute tarte horretan, eta lan egiten jarraitu dute. Gaiaren inguruko eztabaida zabaltzeko lagundu du Finlandiako esperientziak.
Oinarrizko errenta unibertsala hauxe da: herrialde bateko herritar guztiek erregulartasunez eta baldintzarik gabe jasotzen duten diru kopurua.
Hidrogenoarentzako gasbide bat eraiki nahi dute Bilboko portutik Zorrotzaurreraino
Hidrogenoaren Euskal Korridorea eratu dute 75 erakunde eta enpresak. Asmoa da urtean 20.000 tona hidrogeno ekoiztea, eta karbono dioxido isuriak milioi eta erdi tona murriztea urtero. Horri bide emateko eraiki nahi dute gasbidea Bilboko portutik Zorrotzaurreraino, ibaiaren azpitik. Gobernuz kanpoko erakunde batzuen iritziz, ordea, gasbide jabeen iraupen estrategia besterik ez dira hidrogenoari eman nahi dizkioten erabileretako batzuk.