Fisika-Kimika

Zabortegiaren zigilatze sistemako akatsek eragin zuten Zaldibarko luizia

Zabortegiaren zigilatze sistemako akatsek eragin zuten Zaldibarko luizia

Eusko Jaurlaritzak eskatutako peritu txostenetan, ondorioztatu dute zabor masak gainditu egin zuela  geotestilaren  euste ahalmena Zaldibarko zabortegian, 2020ko otsailaren 6an amildu zenean. 

Fosfanoa topatu dute Artizarrean

Fosfanoa topatu dute Artizarrean

Galesko Cardiff hiriko unibertsitateko zientzialari talde batek fosfanoa (PH3) izeneko gasa atzeman du Artizarreko atmosferan. Jakin-min handia piztu du aurkikuntzak, gas hori prozesu biologikoen ondorioz sortzen delako Lurrean. Hala ere, ikertzaileek nabarmendu dute PH3 atzeman izana ez dela biziaren froga sendoa, «baizik eta azaldu gabeko kimika anomalo batena».

Inoizko grabitate uhinik handiena atzeman dute zientzialariek

Inoizko grabitate uhinik handiena atzeman dute zientzialariek

Bi zulo beltzen bat egitearen lorratza dela adierazi dute adituek. 2015ean atzeman zituzten estreinakoz uhin horiek, eta ikerketa alor oso emankorra dira kosmosa hobeto ulertzeko. Besteak beste, Albert Einsteinen erlatibitatearen teoria berretsiko luke aurkikuntzak: hau da, espazio-denbora tenkatutako oihal baten antzekoa dela, eta han objektu astunak jartzen direnean desitxuratu egiten dela. Hortik eratortzen dira grabitate uhinak.Â