Unibertsoa
Marteko lehen irudiak bidali ditu Txinako 'Zhurong' ibilgailuak
Marten ondo lur hartzea lortu duen bigarren herrialdea da Txina. Lehen saioan lortu du, bederatzi minutuan. Argazkietan ikusten denez, Zhurong-ek eguzki plakak zabaldu ditu, haien bidez energia lortzeko. Behin jaitsiera moduluak lur hartuta, haren gaineko rover motako ibilgailua jaistea falta da orain.
Marte iritsi da Euskal Herrira
Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa taldeak hasiak dira Marteko lehen datuak eta irudiak jasotzen. Hala ere, Marten lur hartu eta bi hilabete eta erdira, 'Perseverance' ibilgailuko ikerketa tresnak doitzen ari dira oraindik ere, eta benetako ikerketa ez dute abiatu.
NASAk Ilargian ura dagoela baieztatu du
Azken behaketen arabera, satelitean izotz erreserba handiak daude, eta baliteke funtsezkoak izatea hara egingo diren misio tripulatuetan, edateko ura lortu ahal izango baita. NASAk asmoa du Ilargirako misio bat egiteko 2024. urtean. Ura izoztuta mantendu da Ilargiko Clavius kraterrean, Eguzkiak inoiz ez baitu han jotzen.
Fosfanoa topatu dute Artizarrean
Galesko Cardiff hiriko unibertsitateko zientzialari talde batek fosfanoa (PH3) izeneko gasa atzeman du Artizarreko atmosferan. Jakin-min handia piztu du aurkikuntzak, gas hori prozesu biologikoen ondorioz sortzen delako Lurrean. Hala ere, ikertzaileek nabarmendu dute PH3 atzeman izana ez dela biziaren froga sendoa, «baizik eta azaldu gabeko kimika anomalo batena».
NASAren ‘Perseverance’ ibilgailuak Marten lur hartu du
Marteko esploratzailea iritsi da helmugara, operazio korapilatsu bat egin eta gero. Haren helburu nagusiak iraganeko bizitza arrastoak bilatzea, Planeta Gorria hobeto ezagutzea eta etorkizunean hara gizakiak bidali ahal izateko esperimentuak egitea dira. Euskal Herriko teknologiak eta ikerkuntzak ere hartu dute parte operazio berri honetan: Sener eta AVS ingeniaritza enpresek eta EHUko bi ikerketa taldek.
Inoizko grabitate uhinik handiena atzeman dute zientzialariek
Bi zulo beltzen bat egitearen lorratza dela adierazi dute adituek. 2015ean atzeman zituzten estreinakoz uhin horiek, eta ikerketa alor oso emankorra dira kosmosa hobeto ulertzeko. Besteak beste, Albert Einsteinen erlatibitatearen teoria berretsiko luke aurkikuntzak: hau da, espazio-denbora tenkatutako oihal baten antzekoa dela, eta han objektu astunak jartzen direnean desitxuratu egiten dela. Hortik eratortzen dira grabitate uhinak.Â