Geografia-Historia
Duela 11.700 urteko gizon baten hezurdura aurkitu dute Loizun
Oso ongi kontserbaturiko giza hezurdura batek 11.000 urtetik gora eman ditu Nafarroako Erro ibarrean, Loizuko Errotalde I leizearen barrualdean. Nafarroako Gobernuak iragarri du historiaurreko aurkikuntzarik nabarmenenetako bat dela. Izan ere, halako oso aztarna gutxi aurkitu dira Iberiar penintsulan eta Europa osoan.Â
Sakon espeleologia taldeak topatu zituen hezurrak, 2017ko azaroan.
25 urte Sarajevoko setioaren amaieratik
2021eko otsailaren 29an, 25 urte bete dira Bosniako gerran Sarajevoren setioa amaitu zenetik. Armada serbobosniarrak ia lau urtez eduki zuen hiria inguratuta (1992ko apirilaren 5etik), gerragintza modernoko setiorik luzeenean.
Urte haietan, hirian 12.000 pertsona inguru hil eta beste 50.000 zauritu zituzten, eraikinetatik eta inguruko muinoetatik granadak jaurtiz eta biztanleria zibilaren aurka tiro eginez. Hildako gehienak herritar zibilak izan ziren; asko, haurrak.
36ko gerran hildako alde bietako herritarren datuak webgune batean bildu dituzte
Eusko Jaurlaritzaren Gogora institutuak sarean jarri ditu 36ko gerran hildako 21.000 herritarren datuak:Â Errepublikanoen aldean hildakoak eta frankisten aldean hildakoak agertzen dira.Â
Oraindik ez dakite 7.795 biktima non dauden lurperaturik. Hori dela eta, herritarrei dei egin diete daukaten informazio guztia eman dezaten. Zenbait biktimaren senideek datu okerrak topatu dituzte webgunean.
Euskal Herriko pentsamenduaren historia liburu bakarrean bildu du Joxe Azurmendik
‘Pentsamenduaren historia Euskal Herrian. Eskolaren eta gogoetaren lana gizaldiz gizaldi’ liburuan jaso du Joxe Azurmendi filosofoak euskal pentsamenduaren historia. Erdi Aroan hasi eta XX. mendearen atarira artekoak josi ditu bertan. Aurrez inoiz egin gabeko prestatze lan bat da. Euskal Herriko historia politikoan bezala, ekarri intelektualean ere etenaldiak izan dira ezinbestean.
Hil edo biziko bidaia baten kronika
Elkarrekin idatzi dute 'Miñan' liburua: Ibrahima Baldek ahoz, eta Amets Arzallusek eskuz. Irunen ezagutu zuten elkar, 2018an, anaiaren bila hasitako «abenturak» haraino eraman baitzuen Balde. Bata bertzeari galdezka aritu dira: elkarren arteko harremanaz, migrazio prozesuez, paperez, Europaz, itxi gabeko zauriez, familiaz, literaturaz... Bizitzaz, finean.