Hizkuntzak
Gazteekin aldatuz doan euskara
Duela 30 urte, Euskal Herriko gazte gehienak erdal elebakarrak ziren, baina, egun, gutxiengoa dira. Euskararen ezagutza unibertsalizatzen ari da apurka, baina horrek ondorio batzuk ekarri ditu: gaitasunak askotarikoak dira; erabilera ez da nahi beste handitzen ari; eta aldaketak izan dira hizkuntzari zaion atxikimenduan.
Martin Ugalderen ekarpena sarean jarriko dute, herritarren eskura
Martin Ugalderen (Andoain, Gipuzkoa, 1921- Hondarribia, Gipuzkoa, 2004) jaiotzaren mendeurrena beteko da 2021ean, eta, horren harira, hainbat egitasmo egingo dituzte hura gogoratzeko. Horien artean nabarmenena izango da kazetari, idazle, politikari abertzale eta euskalgintzaren aldeko eragile izandakoaren obra digitalizatzea, webgune batean jasotzea, eta herritarren eskura jartzea.
1936ko gerraren ondorioz erbesteratu, eta, Venezuelan ospe handiko kazetari bihurtuta, 1969an itzuli zen, jaioterriarekiko konpromisoarengatik, eta amets bat bete nahi zuelako: euskarazko kazeta bat sortzea.
Euskarari eguneroko prentsa eman ziotenekoa
Eskatzeari utzi, eta egiten hasi; ideia bat zena, errealitate bihurtu. 2020ko abenduan bete dira 30 urte euskaldunek Euskaldunon Egunkaria-ren lehen zenbakia esku artean hartu zutenetik, eta, geroztik, ez dute askatu.Â
'Fiesta. Eguzkia jaikitzen da' euskaratu du Koro Navarrok
Literatura Unibertsala bilduman plazaratu dute Ernest Hemingwayren 1926ko eleberri ezaguna. Anjel Lertxundik jantzi du argitalpena, hitzaurre batekin. Idazle estatubatuarraren idazkera goraipatu dute Navarrok eta Lertxundik. Besteak beste, liburuan ageri den errealismoaren dohaina.
Zu zatzaizkit axola
Iruñeko Udalak 2021eko sanferminak bertan behera geldituko direla iragartzeko egindako bideoan darabilen euskararen harira, aditz forma horien erabilera defendatu du Blanca Urgell irakasle eta filologoak. Urgellen iritzi artikuluaren goiburuan bezala, ‘Zu zatzaizkit axola’ leloa darabilte bideoan, adierazi nahian herritarren osasuna garrantzitsuagoa dela jaiak baino.
Joseba Sarrionandia idazlea Euskal Herrira itzuli da
2020ko apirilaren 19an etorri zen Euskal Herrira Joseba Sarrionandia idazlea, 1985ean Martuteneko espetxetik ihes egin eta erbestean denbora luzea igaro ondoren. Idazleak lau hamarkada zeramatzan bere sorleku Iurretan (Bizkaia) egon gabe.
Euskara geldialdian, baita eskoletan ere
LH4ko eta DBH2ko ikasleek atzera egin dute euskararen erabileran eskola eremu guztietan. D ereduko gaztetxoen artean, handiagoa izan da jaitsiera. 2017an eginiko Arrue azterketaren emaitzak dira, eta aurreko urteetako goranzko joera eten egin dela ondorioztatu dute. Beraz, eskola eremuko euskararen arnasguneari zuloak agertzen hasi zaizkio: ezagutza gero eta handiagoa den garai honetan, erabilerak behera egin baitu.Â
Uxue Alberdi: «Guk bizi izandakoak ez ditugu guk soilik bizi izan»
Espazio publikoa hartzen duen emakumearen kontrako indarkeria hogeita bi ardatzetan aztertu du Uxue Alberdik (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984)Â Kontrako eztarritik liburuan. Bertsolarien bizipenak abiapuntutzat hartuta, baina sakonago ulertuz. 2020an Literaturako Euskadi saria jaso du, saiakeran.