Bideoak

Ehunka irain euskaraz

Ehunka irain euskaraz

Okerra da euskaraz irainik ez dagoelako ustea. Topiko bat da; oso errotuta dagoen topiko bat, ordea. Euskarazko 140 irain bildu ditu BERRIAk, eta zerrendak izan lezake segida, nahi izanez gero. Irain horietako asko ‘Irainka. Euskal irainen bilduma’ liburutik hartuak dira. Joseba Aurkenerena, Covadonga Garcia eta Jon Zelaia irakasleek idatzi zuten, eta 3.000 irain inguru jaso. 1999. urtean argitaratu zuten.

Joxe Azurmendi: «Euskal nazioa berregiteko, esentziala da euskara indarberritzea»

Joxe Azurmendi: «Euskal nazioa berregiteko, esentziala da euskara indarberritzea»

Joxe Azurmendi idazle eta pentsalariak 'Hizkuntza, nazioa, estatua' saiakera plazaratu du. Euskal Herriko nazioa berregin beharrean dagoela uste du, eta uste du horretarako  ezinbestekoa dela euskara berrindartzea, zeren, haren iritziz, euskal estatua lortzeko bidean hizkuntza ez da traba, baizik eta kontrakoa. 

Itoizko urtegiaren lanak eten zituzten duela 25 urte

Itoizko urtegiaren lanak eten zituzten duela 25 urte

1996ko apirilaren 6an, Itoitzekiko Solidarioak taldeko zortzi kidek Itoizko urtegiko lanen egitura nagusia baliogabetu zuten, pareta altxatzeko porlana garraiatzen zuten 800 metro luzeko sei kableak moztuz. Hamar hilabetez eten zituzten obrak. Mozketak, obren etenaz gain, zera ekarri zuen: egileen bi hilabeteko kartzelaldia, prozesu judizial bat, lau urte eta hamar hilabeteko espetxe zigorra, eta, besteak beste, ia hamarkada bat klandestinitatean igarotzea.

«Inork nahi ez zituen hondakinak joaten ziren Zaldibarko zabortegira»

«Inork nahi ez zituen hondakinak joaten ziren Zaldibarko zabortegira»

Kamioi gidari batek BERRIAri kontatu dio, esklusiban, nola funtzionatzen zuen Verter enpresaren Zaldibarko zabortegiak. Denetik ikusi du han: «amiantoa, material korrosiboak, suharberak», dena batera pilatuta eta bereizteko inolako prozesurik eta kontrolik gabe botata.

25 urte Sarajevoko setioaren amaieratik

25 urte Sarajevoko setioaren amaieratik

2021eko otsailaren 29an, 25 urte bete dira Bosniako gerran Sarajevoren setioa amaitu zenetik. Armada serbobosniarrak ia lau urtez eduki zuen hiria inguratuta (1992ko apirilaren 5etik), gerragintza modernoko setiorik luzeenean.

Urte haietan, hirian 12.000 pertsona inguru hil eta beste 50.000 zauritu zituzten, eraikinetatik eta inguruko muinoetatik granadak jaurtiz eta biztanleria zibilaren aurka tiro eginez. Hildako gehienak herritar zibilak izan ziren; asko, haurrak.

Hil edo biziko bidaia baten kronika

Hil edo biziko bidaia baten kronika

Elkarrekin idatzi dute 'Miñan' liburua: Ibrahima Baldek ahoz, eta Amets Arzallusek eskuz. Irunen ezagutu zuten elkar, 2018an, anaiaren bila hasitako «abenturak» haraino eraman baitzuen Balde. Bata bertzeari galdezka aritu dira: elkarren arteko harremanaz, migrazio prozesuez, paperez, Europaz, itxi gabeko zauriez, familiaz, literaturaz... Bizitzaz, finean.

Torrealdai zendu da, Euskal Herriko intelektual handienetako bat

Torrealdai zendu da, Euskal Herriko intelektual handienetako bat

Euskaltzaina, soziologoa, kazetaria... 'Jakin' aldizkariaren sortzaile eta zuzendari izan zen 42 urtez, eta 'Euskaldunon Egunkaria'-ren lehendakari 2003an indarrez itxi zuten arte. Torrealdairen kazetaritza, soziolinguistika eta kultur lanek ekarpen oparoa egin dute. Minbiziaren ondorioz hil da; 'Egunkaria'-ren kontrako operazioan atxilotu zutenean jasan zituen torturarekin lotu zuen gaixotasuna.

Mixel Labeguerie, euskal kantagintza berritzailearen aita

Mixel Labeguerie, euskal kantagintza berritzailearen aita

2021ean beteko zukeen mende bat Mixel Labegueriek, «kantugintza berriaren aita» erraten ziotenak. Musikariak iraultza ekarri zuen kantugintzara, bai erabili zituen hitz abertzaleengatik, baina baita melodietara ekarri berrikuntzengatik ere. Medikua, etnografoa eta politikaria ere izan zen.