Balio etikoak
Biolentzia
Jule Goikoetxea EHUko irakasleak argudiatu du biolentzia bortxa fisiko zuzenera murrizteak ezeztatu egiten duela «humanitatea giza talde semiotiko gisa». Horrela, indarkeriaren adibide ugari lotu ditu, hainbat esparrutakoak, indarkeriaren esanahia osorik hartzeko aintzat, eta kontuan izateko horren ondorioz eragiten diren egoerak.
Umiltasuna
Futbolari profesionalek kobratzen duten soldatarekin museo bat baino gehiagoren urteko jarduna finantzatu daitekeela-eta, zenbait gogoeta egin ditu Haizea Barcenilla arte historialari eta EHUko irakasleak iritzi artikulu honetan. Azpimarratu du, besteak beste, futbolari batzuek beste zenbaitek baino askoz ere diru gutxiago irabazten dutela baina diru gutxiago irabazteak ez dituela umil bihurtzen.Â
Naizen 'ni' guztiei
Josune Aramendi Perez bertsolariak (Markina-Xemein, 1994an) pandemian ohikoa bihurtu zaigun maskarari jarri dizkio bertsoak Bertso Jarriak podcastean. Hain zuzen, kalean maskara janzteko derrigortasuna bertan behera utzi dutelarik, hura ez eramateak sortu dizkion kezkak eta galderak ditu kantagai.
Aramendi 12 urterekin hasi zen bertsotan. Bere lehenengo plazak Bizkaiko Eskolartekoan eta BBK sariketan egin zituen. 2018an parte hartu zuen lehenengo aldiz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.
Iraide Fontaneda: «Helduak gara zentroa, eta argi ikusi da umeen ongizatea ez dutela kontuan hartu neurriak hartzean»
Haurren beharrizanak ez dira kontuan hartu osasun larrialdian segurtasun neurriak ezartzean, Iraide Fontaneda psikologoaren (Gasteiz, 1983) ustez; nabarmendu du, besteak beste, umeek kirola behar dutela pandemiak eragindako urduritasunari aurre egiteko. Halaber, gizarte mugimenduaren indarra gakotzat dauka osasun larrialdia ongi kudeatzeko.
Alex Rodriguez: «Gizartea 'bullying'-aren erantzule dela erakutsi beharra daukagu»
De Fobos y Deimos bideo jokoaren egilea da Alex Rodriguez psikologoa (Arrigorriaga, Bizkaia, 1988). LGTBI komunitateko haurren aurkako bullying-ari aurre egiteko tresna gisa landu du, enpatia bidez arazoari aurre egiteko. 'Bullying'-aren arloan lan asko egin dela onartzen badu ere, uste du jatorri ugari izan ditzakeela jazarpen horrek, eta bakoitza modu jakin batean landu behar dela.
4.660 tortura kasu bildu dituzte Eusko Jaurlaritzaren ikerlan batean
Paco Etxeberria auzi medikuak zuzendu du torturari buruzko ‘Tortura: 1960-2003’ ikerketa lana. Lau mila lagunek baino gehiagok sinatu dute torturak jasan zituztela dioen agiria. Horietako 202 kasuri Istanbulgo Protokoloaren araberako peritu frogak egin dizkiete; kasuen %98ri eman diete sinesgarritasuna.
Enbrioi goiztiarren antzeko egitura bat sortu dute giza zeluletatik
Ernalketatik bost egunera sortzen den giza enbrioi goiztiarraren antza duen egitura bat sortu dute bi ikerketa taldek. Biziaren sorreran ager daitezkeen arazoak ikertzeko balioko du. Bioetika alorrean, baliteke lorpen horrek eztabaidak piztea.
Trantsitu bi, helburu bera: norbera izatea
German Urteagak eta Ibane Imazek euren bidea egin dute jaiotzean ukatu zieten identitatearen bila. Trantsitu bat egin dute biek, baina oso esperientzia desberdinak izan dituzte. German Urteaga mutil transgenero bat da. Baginarekin jaio zen, baina gizonezkoa da. Ibane Imaz emakume transexual bat da. Zakilarekin jaio zen, baina emakumezkoa da. Imaz sexuz aldatu zen, baina Urteaga ez, mutila izan arren gustura dagoelako bere baginarekin.
Poliziaren foam jaurtigaiek zauri larriak eragiten dituzte
Ertzaintzak eta Foruzaingoak baztertu egin dituzte gomazko pilotak, eta urteak dira foam jaurtigaiak erabiltzen hasi zirela, baina horrek ez du amatatu poliziek erabiltzen duten materialari buruzko kezka; materiala ez ezik, material hori erabiltzeko irizpideak eta jardunbideak ere auzitan daude. Azken hilabeteetan bi herritarri hautsi diete matelezurra.Â