Balio etikoak

Itoizko urtegiaren lanak eten zituzten duela 25 urte

Itoizko urtegiaren lanak eten zituzten duela 25 urte

1996ko apirilaren 6an, Itoitzekiko Solidarioak taldeko zortzi kidek Itoizko urtegiko lanen egitura nagusia baliogabetu zuten, pareta altxatzeko porlana garraiatzen zuten 800 metro luzeko sei kableak moztuz. Hamar hilabetez eten zituzten obrak. Mozketak, obren etenaz gain, zera ekarri zuen: egileen bi hilabeteko kartzelaldia, prozesu judizial bat, lau urte eta hamar hilabeteko espetxe zigorra, eta, besteak beste, ia hamarkada bat klandestinitatean igarotzea.

Kale izendegia

Kale izendegia

Txakur Gorria sormen taldeko Ane Labaka Maiozek eta Mari Arbeo Astigarragak egunkariaren orrialde oso bateko iritzi artikulua osatu dute Euskal Herriko hainbat emakumezko esanguratsuren izen-abizenak bata bestearen atzetik jarrita, Â«Kale izendegia» izenburupean. Kirolariak, irakasleak, politikariak, indarkeria matxistaren biktimak... zerrenda askotarikoa da oso.

Miren Guillo Arakistain:  «Hilekoaren ideologia bera baztertzailea da»

Miren Guillo Arakistain: «Hilekoaren ideologia bera baztertzailea da»

Hamar urte baino gehiago daramatza Miren Guillok (Elgoibar, 1983) hilekoaren politikak ikertzen, eta horren guztiaren emaitza da egin duen tesia. 

Bide luzea egin du horra iristeko: gorputza ardatz hartuta, 36 pertsona elkarrizketatu ditu sakon, eta hainbat garaitan eta askotariko ekintzetan parte hartuz egin du behaketa lana.

Uste du gizarteko desberdinkeria sozialek areagotu egiten dutela hilekoaren estigma.

Urtebete

Urtebete

Urtebetean COVID-19ak eragindako pandemiak gizartean izan duen eraginaz idatzi du Onintza Enbeita bertsolariak. Herritarrek izan dituzten zenbait jokaera kritikatu ditu, eta kezka agertu du pandemian galdu diren eskubideen inguruan.

Hil edo biziko bidaia baten kronika

Hil edo biziko bidaia baten kronika

Elkarrekin idatzi dute 'Miñan' liburua: Ibrahima Baldek ahoz, eta Amets Arzallusek eskuz. Irunen ezagutu zuten elkar, 2018an, anaiaren bila hasitako «abenturak» haraino eraman baitzuen Balde. Bata bertzeari galdezka aritu dira: elkarren arteko harremanaz, migrazio prozesuez, paperez, Europaz, itxi gabeko zauriez, familiaz, literaturaz... Bizitzaz, finean.

Hego Euskal Herrian 12.600 haur inguru bizi dira egoera irregularrean

Hego Euskal Herrian 12.600 haur inguru bizi dira egoera irregularrean

Hego Euskal Herrian paperik gabeko 12.621 ume eta gaztetxo daude; Europako Batasunetik kanpoko jatorria duten familietako haur guztien %25,91 dira horiek. Hots, Hego Euskal Herriko familia migratzaileetan bizi diren lau umetik bat egoera irregularrean dago. Askotan, zailtasunak izaten dituzte osasun edo hezkuntza sisteman sartzeko. Save the Children taldeak proposatzen du erregularizatu ditzatela seme-alaba adingabeak dituzten heldu migranteak.