Teknologia

Marteko lehen irudiak bidali ditu Txinako  'Zhurong' ibilgailuak

Marteko lehen irudiak bidali ditu Txinako 'Zhurong' ibilgailuak

Marten ondo lur hartzea lortu duen bigarren herrialdea da Txina. Lehen saioan lortu du, bederatzi minutuan. Argazkietan ikusten denez, Zhurong-ek eguzki plakak zabaldu ditu, haien bidez energia lortzeko. Behin jaitsiera moduluak lur hartuta, haren gaineko rover motako ibilgailua jaistea falta da orain.

Marte iritsi da Euskal Herrira

Marte iritsi da Euskal Herrira

Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa taldeak hasiak dira Marteko lehen datuak eta irudiak jasotzen. Hala ere, Marten lur hartu eta bi hilabete eta erdira, 'Perseverance' ibilgailuko ikerketa tresnak doitzen ari dira oraindik ere, eta benetako ikerketa ez dute abiatu.

Autogintza hasia da nabaritzen erdieroaleen osagaien eskasia

Autogintza hasia da nabaritzen erdieroaleen osagaien eskasia

Mundu mailako arazoa da, eta sektore ekonomiko gehiagori eragin die, hala nola automozioko, telefoniako eta aparatu elektronikoen arloko ekoizleei. Finean, digitalizazio handiko sektoreei.

Klik egin eta agindu bat ematen den bakoitzean, erdieroaleek bidea zabaltzen diote bilatzen den erantzuna emateko gai den mekanismoari. Txikiak izanagatik, atzean duten teknologia oso konplexua da.

NASAren ‘Perseverance’ ibilgailuak Marten lur hartu du

NASAren ‘Perseverance’ ibilgailuak Marten lur hartu du

Marteko esploratzailea iritsi da helmugara, operazio korapilatsu bat egin eta gero. Haren helburu nagusiak iraganeko bizitza arrastoak bilatzea, Planeta Gorria hobeto ezagutzea eta etorkizunean hara gizakiak bidali ahal izateko esperimentuak egitea dira.  Euskal Herriko teknologiak eta ikerkuntzak ere hartu dute parte operazio berri honetan: Sener eta AVS ingeniaritza enpresek eta EHUko bi ikerketa taldek.

Poliziaren foam jaurtigaiek zauri larriak eragiten dituzte

Poliziaren foam jaurtigaiek zauri larriak eragiten dituzte

Ertzaintzak eta Foruzaingoak baztertu egin dituzte gomazko pilotak, eta urteak dira foam jaurtigaiak erabiltzen hasi zirela, baina horrek ez du amatatu poliziek erabiltzen duten materialari buruzko kezka; materiala ez ezik, material hori erabiltzeko irizpideak eta jardunbideak ere auzitan daude. Azken hilabeteetan bi herritarri hautsi diete matelezurra.Â