Kultura zientifikoa
Irakurtzen ikasteko prozesua argitzeko ikerketa bat abiatu du BCBL zentroak
BCBL Basque Center on Cognition, Brain and Language ikerketa zentroak abian du Dysthal proiektua, D ereduko haur eta nerabeen irakurketa estrategiak ikertzeko eta irakurketa prozesuan parte hartzen duten mekanismo neurobiologikoak ikusteko. Gipuzkoako 9-16 urte bitarteko mila haur eta neraberekin egingo dute ikerketa.
Sedimentuetan gelditutako giza jariakinen DNA erauztea lortu dute
Neandertalen DNA nuklearra erauztea lortu dute hiru aztarnategitako sedimentuak erabilita, fosilik behar izan gabe, lurrean geratutako jariakinetatik. Urrats iraultzaile bat da iragana hobeto ezagutzeko. EHUko bi ikertzailek parte hartu dute ikerketan.
Uste okerrak eta sasi-egiak
Pandemia garaian han eta hemen zabaldu diren uste faltsuez dihardu Ana Galarraga zientzia komunikatzaileak. Egoera berri eta arrotzetan gizakiak hartu ohi dituen jarrera psikologikoen artean kokatu ditu halako uste faltsuak. Erantzun errazak bilatzea baino egokiagoa iruditzen zaio metodo zientifikoaren arabera pentsatzea. Â
NASAren ‘Perseverance’ ibilgailuak Marten lur hartu du
Marteko esploratzailea iritsi da helmugara, operazio korapilatsu bat egin eta gero. Haren helburu nagusiak iraganeko bizitza arrastoak bilatzea, Planeta Gorria hobeto ezagutzea eta etorkizunean hara gizakiak bidali ahal izateko esperimentuak egitea dira. Euskal Herriko teknologiak eta ikerkuntzak ere hartu dute parte operazio berri honetan: Sener eta AVS ingeniaritza enpresek eta EHUko bi ikerketa taldek.