Elkarrizketak
Fran Urias eta Zuriñe Hidalgo: «Pozik gaude egindakoarekin, baina ezer ez da betiko»
Azkenekoa izango zela iragarri gabe igo ziren azken aldiz oholtzara Fran Urias (Etxarri Aranatz, Nafarroa, 1985), Zuriñe Hidalgo (Gasteiz, 1990) eta Hesian taldeko gainerako kideak. Hamabost urteren, zortzi diskoren eta hamaika kontzerturen ostean, agur esatea erabaki dute.
Sakanan (Nafarroa) sortu zen Hesian. Musika indartsua eta bizia jorratzen du, haize instrumentuz eta neska-mutilen ahotsez hornituriko pop-rock eta punk-rock melodikoaren eremuan. Abestietan, hitz sakon eta konprometituak zabaltzen ditu, borrokalariak, esanahiz beteak eta itxaropentsuak, iluntasunean argia bilatzen dutenak.
Trantsitu bi, helburu bera: norbera izatea
German Urteagak eta Ibane Imazek euren bidea egin dute jaiotzean ukatu zieten identitatearen bila. Trantsitu bat egin dute biek, baina oso esperientzia desberdinak izan dituzte. German Urteaga mutil transgenero bat da. Baginarekin jaio zen, baina gizonezkoa da. Ibane Imaz emakume transexual bat da. Zakilarekin jaio zen, baina emakumezkoa da. Imaz sexuz aldatu zen, baina Urteaga ez, mutila izan arren gustura dagoelako bere baginarekin.
Joxe Azurmendi: «Euskal nazioa berregiteko, esentziala da euskara indarberritzea»
Joxe Azurmendi idazle eta pentsalariak 'Hizkuntza, nazioa, estatua' saiakera plazaratu du. Euskal Herriko nazioa berregin beharrean dagoela uste du, eta uste du horretarako ezinbestekoa dela euskara berrindartzea, zeren, haren iritziz, euskal estatua lortzeko bidean hizkuntza ez da traba, baizik eta kontrakoa.Â
Dom Campistron: «Artearen bidez arrunt libratu naiz; ene nortasuna atzeman dut»
‘Bekatorosak’ liburu ilustratua atera du Dom Campistronek (Aldude, 1994), Elkar argitaletxearekin. Baxenabarreko zazpi lesbiana, gay eta bisexualekin egin elkarrizketetan oinarritua da testu eta irudi lan hori. Zenbait libururentzat ilustrazioak egiteaz gainera, afixak egiten, logoak marratzen eta jantzietan irudiak brodatzen dihardu irudigileak. Domcampistron.com atarian ikus daitezke haren hainbat irudi.
Miren Guillo Arakistain: «Hilekoaren ideologia bera baztertzailea da»
Hamar urte baino gehiago daramatza Miren Guillok (Elgoibar, 1983) hilekoaren politikak ikertzen, eta horren guztiaren emaitza da egin duen tesia.Â
Bide luzea egin du horra iristeko: gorputza ardatz hartuta, 36 pertsona elkarrizketatu ditu sakon, eta hainbat garaitan eta askotariko ekintzetan parte hartuz egin du behaketa lana.
Uste du gizarteko desberdinkeria sozialek areagotu egiten dutela hilekoaren estigma.
Hil edo biziko bidaia baten kronika
Elkarrekin idatzi dute 'Miñan' liburua: Ibrahima Baldek ahoz, eta Amets Arzallusek eskuz. Irunen ezagutu zuten elkar, 2018an, anaiaren bila hasitako «abenturak» haraino eraman baitzuen Balde. Bata bertzeari galdezka aritu dira: elkarren arteko harremanaz, migrazio prozesuez, paperez, Europaz, itxi gabeko zauriez, familiaz, literaturaz... Bizitzaz, finean.