Albisteak

NASAk Ilargian ura dagoela baieztatu du

NASAk Ilargian ura dagoela baieztatu du

Azken behaketen arabera, satelitean izotz erreserba handiak daude, eta baliteke funtsezkoak izatea hara egingo diren misio tripulatuetan, edateko ura lortu ahal izango baita. NASAk asmoa du Ilargirako misio bat egiteko 2024. urtean. Ura izoztuta mantendu da Ilargiko Clavius kraterrean, Eguzkiak inoiz ez baitu han jotzen.

Herri kirolen eskolak, gazteak plazara ateratzeko

Herri kirolen eskolak, gazteak plazara ateratzeko

Herri kirolek ikusgaitasun gutxi dutela eta, mundu txiki horretan dabiltzanek lan handia dute etorkizuna bermatzeko. Etxeko transmisiotik harago oihartzun handiagoa sortzeko eta gazteak erakartzeko xedez, Euskal Herri osoan badira han-hemenka herri kirolen eskolak eta gazteei zaletasuna transmititzen diharduten kirolari beteranoak.

Euskarazko hip-hopa: 20 urte, 20 diskotan

Euskarazko hip-hopa: 20 urte, 20 diskotan

Selektah Kolektiboak 2000. urtean atera zuen lehen diskoa, eta lan hori jo ohi da euskarazko lehen hip-hop lantzat. Hogei urtez adarkatuz eta egonkortuz joan da estiloa, eta mugimendu horren parte diren bi kidek, Odei Barrosok eta Eneko Axpe 'Maisha MC’-k, hogei diskotan laburbildu dituzte euskarak rapean eman dituen bi hamarkada horiek BERRIArentzat.

Fosfanoa topatu dute Artizarrean

Fosfanoa topatu dute Artizarrean

Galesko Cardiff hiriko unibertsitateko zientzialari talde batek fosfanoa (PH3) izeneko gasa atzeman du Artizarreko atmosferan. Jakin-min handia piztu du aurkikuntzak, gas hori prozesu biologikoen ondorioz sortzen delako Lurrean. Hala ere, ikertzaileek nabarmendu dute PH3 atzeman izana ez dela biziaren froga sendoa, «baizik eta azaldu gabeko kimika anomalo batena».

Autogintza hasia da nabaritzen erdieroaleen osagaien eskasia

Autogintza hasia da nabaritzen erdieroaleen osagaien eskasia

Mundu mailako arazoa da, eta sektore ekonomiko gehiagori eragin die, hala nola automozioko, telefoniako eta aparatu elektronikoen arloko ekoizleei. Finean, digitalizazio handiko sektoreei.

Klik egin eta agindu bat ematen den bakoitzean, erdieroaleek bidea zabaltzen diote bilatzen den erantzuna emateko gai den mekanismoari. Txikiak izanagatik, atzean duten teknologia oso konplexua da.

Koro Lores: «Nahi dudan gauza bakarra hemen geratzea da»

Koro Lores: «Nahi dudan gauza bakarra hemen geratzea da»

Koro Lores Costa Donostian bizi da, familiarekin. Lores eta haren ama etxerik gabe geratzeko arriskuan daude, Sareb 'banku txarrak' ez dizkielako kontratuak berritu nahi orain arteko baldintzetan. Negoziatzea «ezinezkoa» dela dio. Arrisku berean dira Donostiako Egia auzoko bloke berean bizi diren maizter gehiago.

Amaia Zubiria, kantu tradizionalen gaurkotzailea

Amaia Zubiria, kantu tradizionalen gaurkotzailea

Amaia Zubia kantariak jaso du 2021eko Adarra saria, Donostiako Udalak urtero ematen duena Musikaren Europako Egunean —ekainaren 21ean—. Berrogei urtetik gorako ibilbidea egin du kantagintzan, eta bidearen zati handi bat Txomin Artolarekin batera egin du. Harro dago egindakoaz, uste baitu bere kantuak denborarekin ez direla alferrik galdu.

Rol jokoan Erdi Aroko Euskal Herrian

Rol jokoan Erdi Aroko Euskal Herrian

Eneko Azedok 'Adur' rol jokoa sortu du, Euskal Herriko Erdi Aroan oinarrituta. Euskaraz istorioak asmatzea da jokoaren helburua, Erdi Aroko historia eta pertsonaia mitologikoak ezagutaraziz.

Euskara geldialdian, baita eskoletan ere

Euskara geldialdian, baita eskoletan ere

LH4ko eta DBH2ko ikasleek atzera egin dute euskararen erabileran eskola eremu guztietan. D ereduko gaztetxoen artean, handiagoa izan da jaitsiera. 2017an eginiko Arrue azterketaren emaitzak dira, eta aurreko urteetako goranzko joera eten egin dela ondorioztatu dute. Beraz, eskola eremuko euskararen arnasguneari zuloak agertzen hasi zaizkio: ezagutza gero eta handiagoa den garai honetan, erabilerak behera egin baitu.Â