Albisteak

Duela 11.700 urteko gizon baten hezurdura aurkitu dute Loizun

Duela 11.700 urteko gizon baten hezurdura aurkitu dute Loizun

Oso ongi kontserbaturiko giza hezurdura batek 11.000 urtetik gora eman ditu Nafarroako Erro ibarrean, Loizuko Errotalde I leizearen barrualdean. Nafarroako Gobernuak iragarri du historiaurreko aurkikuntzarik nabarmenenetako bat dela. Izan ere, halako oso aztarna gutxi aurkitu dira Iberiar penintsulan eta Europa osoan. 

Sakon espeleologia taldeak topatu zituen hezurrak, 2017ko azaroan.

Zakilixut berriak, berriek marraztuta

Zakilixut berriak, berriek marraztuta

Hainbat marrazkilarik Zakilixut pertsonaiaren 60 marrazki baino gehiago zabaldu dituzte sarean. Nork bere erara marraztu du BERRIAren azken orriko pertsonaia. Sare sozialen bidez zabaldutako erronka hori, azkenean, Zakilixuten egile Antton Olariagari egindako bat-bateko omenaldi bihurtu da.

Zakilixut 1977. urtean agertu zen lehenbiziko aldiz, Egin egunkarian. 1990. urtean, Euskaldunon Egunkaria-n argitaratzen hasi ziren haren zintak, eta, 2003az geroztik, BERRIA egunkarian kaleratzen dira egunero, azken orrian.

Duela 500 urte idatzitako euskarazko poema bat aurkitu dute

Duela 500 urte idatzitako euskarazko poema bat aurkitu dute

Ezagutzen den euskarazko lehen testu lirikoa izan daitekeena aurkitu dute Oñatin, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan. Eskuizkribu anonimoa da, eta 1508. eta 1521. urteen artean idatzia dela uste dute hura ikertzen ari diren adituek. Uste dute Â«euskaraz gorde diren poemarik zaharrenak» direla. 

Euskal Herriko pentsamenduaren historia liburu bakarrean bildu du Joxe Azurmendik

Euskal Herriko pentsamenduaren historia liburu bakarrean bildu du Joxe Azurmendik

‘Pentsamenduaren historia Euskal Herrian. Eskolaren eta gogoetaren lana gizaldiz gizaldi’ liburuan jaso du Joxe Azurmendi filosofoak euskal pentsamenduaren historia. Erdi Aroan hasi eta XX. mendearen atarira artekoak josi ditu bertan. Aurrez inoiz egin gabeko prestatze lan bat da. Euskal Herriko historia politikoan bezala, ekarri intelektualean ere etenaldiak izan dira ezinbestean.

Torrealdai zendu da, Euskal Herriko intelektual handienetako bat

Torrealdai zendu da, Euskal Herriko intelektual handienetako bat

Euskaltzaina, soziologoa, kazetaria... 'Jakin' aldizkariaren sortzaile eta zuzendari izan zen 42 urtez, eta 'Euskaldunon Egunkaria'-ren lehendakari 2003an indarrez itxi zuten arte. Torrealdairen kazetaritza, soziolinguistika eta kultur lanek ekarpen oparoa egin dute. Minbiziaren ondorioz hil da; 'Egunkaria'-ren kontrako operazioan atxilotu zutenean jasan zituen torturarekin lotu zuen gaixotasuna.

Hilekorako produktuak doan banatuko dituzte Ipar Euskal Herriko unibertsitateetan

Hilekorako produktuak doan banatuko dituzte Ipar Euskal Herriko unibertsitateetan

2021-2022ko ikasturtetik aurrera, menstruaziorako produktuak doan lortzeko makinak ipiniko dituzte unibertsitateetan eta ikasle egoitzetan. Zenbait taldek egindako ikerketa baten arabera, ikasleen herenek laguntza behar dute produktu horiek erosteko. Eskozian eta Zeelanda Berrian ere antzeko neurriak hartu dituzte pobrezia menstrualari aurre egiteko.

Mixel Labeguerie, euskal kantagintza berritzailearen aita

Mixel Labeguerie, euskal kantagintza berritzailearen aita

2021ean beteko zukeen mende bat Mixel Labegueriek, «kantugintza berriaren aita» erraten ziotenak. Musikariak iraultza ekarri zuen kantugintzara, bai erabili zituen hitz abertzaleengatik, baina baita melodietara ekarri berrikuntzengatik ere. Medikua, etnografoa eta politikaria ere izan zen.

Hego Euskal Herrian 12.600 haur inguru bizi dira egoera irregularrean

Hego Euskal Herrian 12.600 haur inguru bizi dira egoera irregularrean

Hego Euskal Herrian paperik gabeko 12.621 ume eta gaztetxo daude; Europako Batasunetik kanpoko jatorria duten familietako haur guztien %25,91 dira horiek. Hots, Hego Euskal Herriko familia migratzaileetan bizi diren lau umetik bat egoera irregularrean dago. Askotan, zailtasunak izaten dituzte osasun edo hezkuntza sisteman sartzeko. Save the Children taldeak proposatzen du erregularizatu ditzatela seme-alaba adingabeak dituzten heldu migranteak.

36ko gerran hildako alde bietako herritarren datuak webgune batean bildu dituzte

36ko gerran hildako alde bietako herritarren datuak webgune batean bildu dituzte

Eusko Jaurlaritzaren Gogora institutuak sarean jarri ditu 36ko gerran hildako 21.000 herritarren datuak: Errepublikanoen aldean hildakoak eta frankisten aldean hildakoak agertzen dira. 

Oraindik ez dakite 7.795 biktima non dauden lurperaturik. Hori dela eta, herritarrei dei egin diete daukaten informazio guztia eman dezaten. Zenbait biktimaren senideek datu okerrak topatu dituzte webgunean.