Albisteak

Ruandako genozidioa: eragotz zitekeen genozidio bat

Ruandako genozidioa: eragotz zitekeen genozidio bat

2019ko apirilean, 25 urte bete dira Ruandako genozidioa hasi zutenetik. Herrialde horren historiako gertakaririk beltzena izan zen, eta ondorio fisiko eta psikologiko lazgarriak eragin zituen gizartean. XIX. mendeko kolonialismotik 1990eko hamarkadara hartutako erabakien ondorio izan zen sarraskia.  Frantziako armadaren ekintzek eta NBEren ekintzarik ezak zuzeneko eragina izan zuten genozidioan.

Poliziaren foam jaurtigaiek zauri larriak eragiten dituzte

Poliziaren foam jaurtigaiek zauri larriak eragiten dituzte

Ertzaintzak eta Foruzaingoak baztertu egin dituzte gomazko pilotak, eta urteak dira foam jaurtigaiak erabiltzen hasi zirela, baina horrek ez du amatatu poliziek erabiltzen duten materialari buruzko kezka; materiala ez ezik, material hori erabiltzeko irizpideak eta jardunbideak ere auzitan daude. Azken hilabeteetan bi herritarri hautsi diete matelezurra. 

Julen Madariaga, ETA sortu eta itxi nahi izan zuena

Julen Madariaga, ETA sortu eta itxi nahi izan zuena

Julen Madariaga hil da, 88 urterekin. ETAren sortzailea eta HBko kidea izan zen. Hainbat aldiz atxilotu zuten, eta erbestean ere bizi izan zen. Borroka armatuarekin kritiko agertu zen 1990eko hamarkadaren hasieran, eta Aralar alderdiko kide gisa aritu zen. Senperen (Lapurdi) bizi izan da azken urteetan.

Duela ia 2.000 urteko bainuetxea

Duela ia 2.000 urteko bainuetxea

Erromatarren garaiko terma batzuk topatu dituzte Auritzen, Nafarroan. Aranzadi zientzia-elkartea indusketa arkeologikoak egiten ari da 2012tik, eta han topatutako arrastoak aztertu eta gero eman dute aurkikuntzaren ondorioen berri. Bainuetxearen aztarnekin batera, eraikin xumeagoen aztarnak eta galtzada baten arrastoak ere aurkitu zituzten. Aldi berean, Ptolomeok eta Estrabonek aipatu zuten  'Iturissa' izeneko hiria ote den ikertzen jarraitzen dute.

Inoizko grabitate uhinik handiena atzeman dute zientzialariek

Inoizko grabitate uhinik handiena atzeman dute zientzialariek

Bi zulo beltzen bat egitearen lorratza dela adierazi dute adituek. 2015ean atzeman zituzten estreinakoz uhin horiek, eta ikerketa alor oso emankorra dira kosmosa hobeto ulertzeko. Besteak beste, Albert Einsteinen erlatibitatearen teoria berretsiko luke aurkikuntzak: hau da, espazio-denbora tenkatutako oihal baten antzekoa dela, eta han objektu astunak jartzen direnean desitxuratu egiten dela. Hortik eratortzen dira grabitate uhinak. 

«Inork nahi ez zituen hondakinak joaten ziren Zaldibarko zabortegira»

«Inork nahi ez zituen hondakinak joaten ziren Zaldibarko zabortegira»

Kamioi gidari batek BERRIAri kontatu dio, esklusiban, nola funtzionatzen zuen Verter enpresaren Zaldibarko zabortegiak. Denetik ikusi du han: «amiantoa, material korrosiboak, suharberak», dena batera pilatuta eta bereizteko inolako prozesurik eta kontrolik gabe botata.

Koronabirusagatik munduan jende gehien hiltzen ari den herrialdeetan hamabigarrena da Euskal Herria

Koronabirusagatik munduan jende gehien hiltzen ari den herrialdeetan hamabigarrena da Euskal Herria

Gaitza oraintxe hasi da zabaltzen herrialde askotan, eta datuek erakusten dute koronabirusak Euskal Herrian duela oraintxe foku nagusietako bat. Biztanleriaren eta hildakoen arteko proportzioari begiratuz gero, laugarrena da. Araban sortu ziren fokuak, eta Nafarroa eta Bizkaiko eremu batzuek dituzte tasarik handienetakoak orain.

Dozenaka urte igaroko dira Fukushimako hondamendi nuklearraren kalteak konpontzerako

Dozenaka urte igaroko dira Fukushimako hondamendi nuklearraren kalteak konpontzerako

2011ko martxoan, karanbola perfektu batek hiru hondamendi kateatu zituen Japoniako kostaldean: inoiz erregistraturiko lurrikararik handienetakoa, tsunami erraldoi bat eta istripu nuklearra. Egun gutxian milaka biktima eragin zituen ezbeharrak —15.899 pertsona hil zituen—, eta urte asko pasatuko dira egoera lehengoratu arte: gutxienez beste lau hamarkada beharko dira zauri nuklearra ixteko.

Behiek sortzen duten metanoa nola gutxitu ikertzen ari dira

Esne behiek sortzen eta isurtzen duten metanoa gutxitzeko ikerketa batean, ondorioztatu dute behien metano isuriak %20 gutxitu daitezkeela bai hautaketa genetikoaren bidez, bai elikaduran liho irina erabilita.

Behiek digestio prozesuan sortzen dute metanoa, eta gorputzetik kanporatzen dute gero. Horrek ondorio kaltegarriak sortzen ditu ingurumenean, berotegi efektua areagotuz.