Albisteak

Soldata finlandiar bat

Soldata finlandiar bat

Finlandian, oinarrizko errenta unibertsala probatu dute 2017an eta 2018an, eta, behin-behineko ondorioen arabera, dirua jaso duten 2.000 pertsonek estres gutxiago eduki dute  tarte horretan, eta lan egiten jarraitu dute. Gaiaren inguruko eztabaida zabaltzeko lagundu du Finlandiako esperientziak.

Oinarrizko errenta unibertsala hauxe da: herrialde bateko herritar guztiek erregulartasunez eta baldintzarik gabe jasotzen duten diru kopurua.

Hidrogenoarentzako gasbide bat eraiki nahi dute Bilboko portutik Zorrotzaurreraino

Hidrogenoarentzako gasbide bat eraiki nahi dute Bilboko portutik Zorrotzaurreraino

Hidrogenoaren Euskal Korridorea eratu dute 75 erakunde eta enpresak. Asmoa da urtean 20.000 tona hidrogeno ekoiztea, eta karbono dioxido isuriak milioi eta erdi tona murriztea urtero. Horri bide emateko eraiki nahi dute gasbidea Bilboko portutik Zorrotzaurreraino, ibaiaren azpitik. Gobernuz kanpoko erakunde batzuen iritziz, ordea, gasbide jabeen iraupen estrategia besterik ez dira hidrogenoari eman nahi dizkioten erabileretako batzuk.

Basoa, natura eta hizkuntza gurutzatzen diren lekua

Basoa, natura eta hizkuntza gurutzatzen diren lekua

Unai Pascualen eta Dylan Inglisen ikerketa lan baten arabera, euskarak «pisua» du jende talde batek basoarekin duen harremanean. Euskal Herriko ekialdean egin dute azterketa, eta 'People and Nature' aldizkarian argitaratu. Euskara eta natura zaintzeko lanean ikerketa baliagarria izan daitekeela uste dute.

Sorginen mitoa, edo nola estali jazarpen politiko bat

Sorginen mitoa, edo nola estali jazarpen politiko bat

Asisko Urmenetak 'Sugarren mende' album ilustratua ondu du, Helena Xuriok egindako ikerketetatik abiatuta. Sorgin ehizek motibazio «politikoa» izan zutela azaltzea izan da helburu nagusia. Inkisidoreek ezarritako etiketei muzin eginez, jazarpena jasan zuten herritarren irudia garbitzeko eta memoria historikoa berreskuratzeko saiakera bat da liburua.

4.660 tortura kasu bildu dituzte Eusko Jaurlaritzaren ikerlan batean

4.660 tortura kasu bildu dituzte Eusko Jaurlaritzaren ikerlan batean

Paco Etxeberria auzi medikuak zuzendu du torturari buruzko ‘Tortura: 1960-2003’ ikerketa lana. Lau mila lagunek baino gehiagok sinatu dute torturak jasan zituztela dioen agiria. Horietako 202 kasuri Istanbulgo Protokoloaren araberako peritu frogak egin dizkiete; kasuen %98ri eman diete sinesgarritasuna.

Guk, euskaraz; Twitch-ek zergatik ez?

Guk, euskaraz; Twitch-ek zergatik ez?

Twitch sare sozialak euskara hizkuntza gisa onartzeko eskatu dute 4.000 lagunek baino gehiagok; orain, Twitchen esku dago aukera hori zabaltzea.

Zuzenekoak egiteko sare sozial bat da Twitch, eta, zuzeneko hori egin aurretik, zer hizkuntzatan ariko den hautatu behar du streamer edo twitzlariak. Gaur-gaurkoz, euskara ez dago aukeren artean.

Bideo jokoengatik egin da ezaguna plataforma,  baina denetariko jarduerak ikus daitezke bertan.

Euskaraz geroz eta gehiago ari dira twitzlariak.

Enbrioi goiztiarren antzeko egitura bat sortu dute giza zeluletatik

Enbrioi goiztiarren antzeko egitura bat sortu dute giza zeluletatik

Ernalketatik bost egunera sortzen den giza enbrioi goiztiarraren antza duen egitura bat sortu dute bi ikerketa taldek. Biziaren sorreran ager daitezkeen arazoak ikertzeko balioko du. Bioetika alorrean, baliteke lorpen horrek eztabaidak piztea.

‘Egunkaria’-ren itxiera, oholtza gainean

‘Egunkaria’-ren itxiera, oholtza gainean

'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxieran oinarritutako obra bat taularatu du Tanttaka antzerki taldeak: 'Sisiforen paperak'. Harkaitz Canok idatzi du, eta Fernando Bernuesek zuzendu. Kazetaria eta polizia. Elkarrizketa eta galdeketa. Aldi berean ikusiko da erredakzioan nola ari diren eguneroko lanean eta, bitartean, nola dituzten atzetik epailea eta poliziak.

Balmasedar bat New Yorkeko etxe orratz batean

Balmasedar bat New Yorkeko etxe orratz batean

Natxo Ibarguen izena zuen Rockefeller Center eraikineko habe baten gainean ageri den gizonak —ezkerretik hasita bigarrenak—. Igeltseroa zen, eta 1919. urtean egin zuen alde Argentinara, soldadutzatik ihesi. 1925. urtetik aurrera bizi izan zen New Yorken.